Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa[1] —gaztelaniaz: Fernando I de León— (1017 – 1065eko ekainaren 24a) edo Fernando I.a Handia (gaztelaniaz: El Magno), Gaztelako kondea izan zen. Gurasoak Antso III.a Nagusia eta Munia Gaztelakoa izan zituen. 1037an bere koinatua hil eta Leongo errege bihurtu zen, hori zela eta 1056an Imperator totius Hispaniae titulua aldarrikatu zuen.
Galizia eta iparraldeko Portugal bereganatu zituen bere erresumarentzat. Hiltzean bere hiru semeak erregeak izan ziren: Antsok Gaztelako Erresuma, Alfontsok Leongo Erresuma eta Gartziak Galiziako Erresuma lortu zituzten. Alabak, berriz, hiri bana jarauntsi zituzten: Elvira, Toro eta Urraka, Zamora.
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak