Fernand Edmond Jean Marie Khnopff (Grembergen, 1858ko irailaren 12a - Brusela, 1921eko azaroaren 12a) belgikar margolari sinbolista izan zen.
Familia burges flandestar batean jaio zen. Brujas hirian egin zuen haurtzaroak eragina izan zuen haren pinturan. Hemezortzi urterekin, zuzenbidea ikasten hasi zen Bruselan, eta literaturarekiko grina piztu zitzaion. Interes faltagatik ikasketak utzi eta Arte Ederren Errege Akademian sartu zen. 1877 eta 1880 artean Parisera hainbat bidaia egin zituen eta Eugène Delacroix, Jean-Auguste-Dominique Ingres, Gustave Moreau, Alfred Stevens eta Ingalaterrako prerrafaeliten margolanak aurkitu zituen.
1881ean hasi zen erakusketak egiten eta Le Groupe des XX taldearen sortzaileetako bat izan zen.
Iruditegia
-
Marguerite Khnopffen erretratua (1887)
-
Lorategia (1886)
-
Intsentsua
-
Hiri hutsa
-
Schumann entzuten, 1883
-
Etorkizuna edo emakume ingeles gazte bat (1898)
-
Isiltasuna
-
Oroirzapenak edo Tenisa, 1889
-
Esfingearen laztanak, 1896
Kanpo estekak