Felisa Munárriz Armendáriz (Iruñea, 1892ko maiatzaren 2a – Iruñea, 1977ko azaroaren 13a) iruindar soprano dramatikoa izan zen.
Bizitza
Francisco Munarrizen eta Francisca Armendarizen alaba, bera Iruñeko arotza zen eta bera Tiebasekoa. Ezer gutxi dakigu abeslariaren bizitza pertsonalari buruz: ezkongabea zela eta Iruñeko Ziudadela kalean bizi zela eta Donostian ere bizi izan zela, ekonomiak huts egin zion arte. Iruñera itzuli zen Erruki-etxean hil zen .
Gaztetan, Iruñeko Orfeoia osatzen zuen lehenengo emakumeetako bat izan zen, Remigio Mugicaren zuzendaritzapean abesbatza misto bihurtu zenean. Aldaketa hori funtsezkoa izan zen berea bezalako ahots eta talentu berriak behar zituen errepertorio handiari ekiteko.[1]
Felisa Munárriz Armendariz abeslari sopranoak Villavellarekin hasi zituen kantu ikasketak, Donostian, eta gerora Italian gehitu zituen.Milanera joan zen, eta han kantu-ikasketak hobetu zituen. 1924an, Bellunoko Sociale Antzokian (Veneto) debutatu zuen Santuzza interpretatuz Mascagniren Cavalleria Rusticana operan.[2] Hainbat antzokitan aritu zen kontzertu artistikoak ematen, eta horietan oso harrera ona izan zuen, oso kritika onak jaso zituen eta arrakasta handia lortu zuen: Gran Casino (Donostia); Bergamoko Nuovo antzokia (Italia), non Toscarekin aurkeztu zen 1926an eta Italiako publikoari irabazi zion “spartito” pucciano ezagunarekin; Gran Kursaal,(Madril) etab. .
Felisa Munarrizek bere ibilbidearen zati handi bat Italian igaro bazuen ere, azkenean penintsulara itzuli zen, eta Donostian finkatu zen 1930eko hamarkadan.[3]
Madrilgo Gran Kursaalen “Tosca”ren erromantza bat interpretatu zuen, Granadosen tonadilla batez gain; kontzertuaren bigarren zatian, Falla, Granados eta Albenizen konposizio batzuk interpretatu zituen, baita Albenizen beste obra bat, kontzertuaren amaieran gehigarri gisa.
Munárriz abeslariak erromantza melodikoak, opera zatiak, espainiar abestiak eta abar interpretatzen zituen.
Iruñean Arrosadia (La Milagrosa) auzoan dagoen plaza batek bere izena darama.[4]
Erreferentziak
Bibliografia
Custodia Plantón Meilán. (2005). Nafarroako musikariak. Mintzoa argitaletxea.