Fedora Barbieri

Fedora Barbieri

Bizitza
JaiotzaTrieste1920ko ekainaren 4a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1920ko ekainaren 4a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2003ko martxoaren 4a)
HeriotzaFlorentzia2003ko martxoaren 4a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Genero artistikoaopera
Ahots motakontraltoa
mezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0053655 Musicbrainz: b389890c-72cc-4e3f-8312-29bf7a08117d Discogs: 973041 Allmusic: mn0001719219 Find a Grave: 7248954 Edit the value on Wikidata

Fedora Barbieri (Trieste, 1920ko ekainaren 4a - Florentzia, 2003ko martxoaren 4a) italiar mezzosopranoa eta aktorea izan zen.

Iblbidea

Bere belaunaldiko mezzosoprano dramatiko handienetako bat izan zen. Bere garaiko zuzendari nagusiekin lan egin zuen (Arturo Toscanini, Wilhelm Furtwängler, Carlo Maria Giulini, Victor de Sabata, Herbert von Karajan, Tullio Serafin). Eboli, Amneris, Carmen, Azucena, Orfeo, Neris, Angelina, Miss Quickly edo Ulrica lanak abestu zituen. Giulietta Simionatoren aurkaria izan zen eta Maria Callas, Leyla Gencer, Zinka Milanov, Anita Cerquetti eta Renata Tebaldiren taldekidea, oholtzan eta grabaketetan.

1940an egin zuen debuta paper barrokoetan, 1942an La Scalan, Verdiren Requiemean, eta bere karrera ofiziala 1969ra arte luzatu zen, gerora noizbehinkako agerpenekin eta opera filmetan (Mamma Lucia Cavalleria Rusticanan, Franco Zeffirellik zuzendua).

Faboritoa izan zen La Scala, El Liceo, Paris, Londres, Buenos Aires eta New Yorken, non 1950ean debutatu zuen Don Carloren Eboli paperean, antzoki horren historiako lehen telecast-ean eta Maria Callasen debutarekin batera Norma paperean 1956an. New Yorkeko antzerkian egin zuen azken agerpena Tia Princesa izan zen, Suor Angelican, 1977an.

Covent Gardenen 1958an egin zuen debuta, Don Carloren Luchino Viscontiren eszenaratzean, Jon Vickers, Tito Gobbi, Boris Christoff eta Gré Brouwenstijnekin, Carlo Maria Giulinik zuzenduta.

2000. urtean, 80 urterekin, Mascagniren Mamma Lucia (Cavalleria Rusticana) paperean bere 60 urteko ibilbidea ospatu zuen Florentziako Maggio Musicale antzokian.

Luigi Barlozzetti musikariarekin ezkondu zen, eta harekin izan zituen bi semeak (Ugo eta Franco).

Erreferentziazko diskografia

  • Cherubini: Medea / Bernstein
  • Donizetti: Don Sebastiano / Giulini
  • Gluck: Orfeo E Euridice / Furtwängler
  • Mascagni: Cavalleria Rusticana / Prêtre
  • Ponchielli: Gioconda / Votto
  • Puccini: Il trittico / Serafin
  • Verdi: Aida / Perlea
  • Verdi: Aida / Serafin
  • Verdi: Don Carlo / Giulini
  • Verdi: Il Trovatore / Karajan
  • Verdi: Il Trovatore / Cellini
  • Verdi: Un Ballo In Maschera / Votto
  • Verdi: La Forza Del Destino / Santini
  • Verdi: Falstaff / Karajan
  • Verdi: Requiem / Toscanini
  • Wolf-Ferrari: I quattro rusteghi / Gracis

DVDa

  • Mascagni: Cavalleria Rusticana (Mamma Lucia) / Prêtre - Franco Zeffirelli film
  • Verdi: Rigoletto (Giovanna) / Chailly - Jean Pierre
  • Verdi: Falstaff (RAI telecast 1956)
  • Jan Schmidt-Garreren opera fanatic filma (1999)

Kanpo estekak