Theobald Mathew (1790–1856) irlandar apaiz katolikoaren omenezko izena darama.
Historia
Gaur egun zubi hau dagoen gunean jada 1014an egurrezko zubi bat bazegoen, ziur aski Bridge of Dubhghall deitua. Halere, bikingo eta normandarren garaietan hainbat aldiz suntsitua eta berreraikia izan zen. Gaur egun ikus daitekeen zubia 1816an eraiki zen, hiri honetako O'Donovan Rossa zubia eta Dublindik hurbil dagoen Lucan udalerriko Lucan zubiarekin batera. Urte hartako abenduaren 10ean inauguratu zen.