Farsalia[1] (grezieraz: Φάρσαλα; antzinako grezieraz: Φάρσαλος) hegoaldeko Tesalian dagoen hiria da. Eskualdeko hiri nagusienetariko bat da eta bere halva ospetsua da. Antzinatean bertan polis famatu bat zegoen. Bertan garaitu zituen Zesarrek Ponpeio eta senatuaren gudarostea K.a. 48. urtean, eta Erromako nagusi bihurtu zen garaipen haren ondoren[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak