Faroko katedrala edo Andre Mariaren Eliza (portugesez: Sé de Faro) Portugalgo Faro hirian kokatzen den katedrala da.
Historia
1249an Alfontso III.a Portugalgoak Faro hiria konkistatu zuen eta bi urte beranduago hasi ziren katedrala eraikitzan Joao Viegas Faroko artzapezpikua zela eta Santiagoko Ordenari eman zitzaion. 1577an Faroko apezpikutzak berreskuratu zuen.
1596an Essexeko kondeak Faro harpilatu zuen eta eliza erre egin zuen. 1722an lurrikarak behera bota zuen berriz eta berreraikitze lanak egiten ari zirela 1755ean lurrikara berria izan zen eta dorrea bukatu gabe utzi zuten.
Arkitektura
Hiru habearte ditu, XVI mendeko egurrezko sabaia eta XVIII mendeko azulejoez estalita dago.
Enparantza
Katedrala dagoen plazan (portugesez: Largo da Sé) katedralaz gain beste hainbat eraikin ere badaude:
- Artzapezpikuaren jauregia.
- Udaletxea.
- Udal liburutegia.
Iruditegia
Katedrala:
-
-
Kanpandorrea.
-
Kapera.
-
Barnealdea.
-
Organoa.
Katedralaren enparantza:
Kanpo estekak