Fargoren lehen denboraldia, 1996ko filmean oinarritutako telesail hau estreinatu zenekoa, 2014ko apirilean eman zuen FX kateak eman zuen AEBetan. Filmaren anekdota batekin bazuen lotura argumentala (desagertutako dirutzaren aurkikuntza), eta doinu estetiko bera, "hau benetako historia bat da" ohar gezurrezkoa tarteko.[1]
Gero etorriko ziren denboraldien estiloa ere markatu zuen produktuak: telesail beregain eta itxia, umore beltz krudeleko pasarte askorekin.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
2006. urtean, Lorne Malvo Minnesotako Bemidji herritik igaro da, eta bere maltzurkeria, biolentziak eta faltsukeriak eragina du bertako biztanleengan; horien artean Lester Nygaard aseguru-saltzaile gizajoa dago. Bien bitartean, Molly Solverson komisaria eta Gus Grimly Dulutheko poliziakidea elkarlanean ari dira Malvo eta Nygaardekin zerikusia izan dezaketen hilketa batzuk argitzeko.
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak