Fanny Lewald Ekialdeko PrusiakoKönigsberg herrian jaio zen 1811n, jatorri juduko familia burges batean. Hamahiru urterekin eskola utzi behar izan zuen, etxekoandre baten berezko trebetasunak ikasteko. Lewaldek hamazazpi urte zituela hartu zuen hitza teologo gazte batekin, eta kristau egin zen ezkondu ahal izateko. Baina, mutil-ezkongaia ezkondu baino lehen hil zitzaion.[6]Alemaniako Konfederazioan, Frantzian eta Italian ibili zen. 1841ean argitaratu zuen bere lehen eleberria "Europa"-n, August Lewald lehengusuaren egunkarian, Der Stellvertreter izenburupean. 1845ean Berlinen kokatu zen, eta 1854an Adolf Stahr idazlearekin ezkondu zen; artearen eta kulturaren historialaria ere bazen.
Idazle ibilbidea
Lewald idazle gisa nabarmentzen hasi zen, epaiketa bati buruzko eskutitz bat argitaratu ostean. Bere lehengusuak, August Lewaldek, argitaratzen zuen Stuttgarteko Europa izeneko egunkarian argitaratu zuen gutuna. 1840an Federiko Gilen IV.a Prusiako erregeak Königsbergen zuen koroatzeari buruzko erreportaje bat idaztea proposatu zion orduan Augustek. Idazle emankorra bilakatu zen Fanny Lewald, eleberri arrakastatsu ugari argitaratuta. Bere idazkerak askotan familia burges batean hazitako emakume baten esperientziak erretratatzen zituen, emakumeentzako hezkuntza hobea eskatuz eta komenientziazko ezkontzak kritikatuz.[6]
"Diogena. Roman von Iduna Gräfin H..-H..D", Ida Hahn-Hahn (1805-1880) jatorri aristokratikoko idazlearen erretratu gupidagabea egin zuen, non bere estiloko parodia batekin barregarri uzten zuen.
1876an, Stah hil ostean, Dresdera joan zen, eta bertan bere literatura lanari ekin zion, 1889ko abuztuaren 5ean hil zen arte.[7]
Lanak
Bere eleberri ezagunenen artean, honako hauek daude:
Klementine (1843)
Jenny (1843)
Prinz Louis Ferdinand (1849; bigarren argitalpena 1859)
Stella (1883; B. Marshallen ingelesezko itzulpena, 1884)
Emakumeen emantzipazioaren aldeko bere idatzien artean, "Osterbriefe für die Frauen" (Emakumeentzako Pazko Gutunak) (1863) eta "Für und wider die Frauen" (Emakumeen alde onak eta txarrak) (1870) nabarmentzen dira. Bidaia koadernoak ere idatzi zituen. Bere autobiografiak, "Meine Lebensgeschichte" (Nire bizitzaren historia) (6 liburuki, 1861-1862), bere garaiko bizitza literarioaren irudiak eman zituen.
Bere lanen aukeraketa bat Gesammelte Schriften (Bildutako idatziak) izenburupean argitaratu zen 12 liburukitan (1870-1874), eta bananduta, ingelesez, "Recollections of 1848" eta "The Educación of Fanny Lewald", Hanna Lewisek itzulia.[7]
Hainbat egile(1910-1911). «Lewald, Fanny». Chisholm, Hugh, ed. Encyclopædia Britannica. A Dictionary of Arts, Sciences, Literature, and General information (ingelesez) (11. argitalpena). Encyclopædia Britannica, Inc.; actualmente en dominio público.
Gilman, D. K.; Thurston, H. T.; Colby, F. M., eds. (1905). Lewald, Fanny". New International Encyclopedia (1. edizioa) ). New York: Dodd, Mead.