1025koCSM dokumentuan eta lehenengo aldiz historian Paldu izenarekin agertzen da[2].
Geroago, Faydo izenarekin ikusi daiteke 1907tik1909ra bitarteko urteen "Revista de Archivos..."en kopiatutako 1257ko agiri batean[3].
Ondoren, 1926an argitaratutako Landazuriren"Historia Civil de Álava" liburuko lehenengo liburukiaren 73. orrialdean aipaturiko 1258ko dokumentu batean Faidu bezala izendatzen da herria[4].
Segidan, "Fábrica de Añastro" izeneko liburuan aipaturiko beste 1560ko dokumentu batean Faidu moduan azaltzen da ere[4].
Era berean, 1565ko"Fábrica de Lagrán" liburuan Faydu bezala agertzen da izendaturik[5].
Banaketa administratiboa
Faidu, Urizaharra udalerrian dagoen kontzejuetako bat da[1].
2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, 18 biztanle horietatik, 7 gizonezko eta 11 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleriaren %44,4a 0 eta 19 urte bitartean zuen, %38,9a 20 eta 64 urte bitartean zuen eta azkenik %16,7a 65 urte baino gehiago zuen[6].