FAQ

FAQ Frequently Asked Questions-en ingelerazko akronimoa da, eta euskaraz maiz egindako galderak esan nahi du. Termino hau kontestu jakin batean eta gai zehatz batentzat galdera eta erantzun zerrenda bati deritzo.

Euskaraz ia erabiltzen ez den arren, MEG terminoa existitzen da, Maiz Egiten diren Galderak-en akronimoa.

Historia

FAQ terminoa modernoa den arren, formatua zaharra da. Adibidez, Matthew Hopkins-ek 1647. urtean The Discovery of Witches FAQ formatuan idatzi zuen.

Interneten kontestuan, FAQak NASAren posta zerrendetan dute jatorria, 80. hamarkadaren hasieran. Lehen FAQak 1982. urtean garatu ziren, biltegiratze informatikoaren kosteak oso altuak zirenean. Hasiera batean SPACE posta zerrendan erabiltzaileek mezuak gordeko zituztela pentsatu zen, baina hau ez zen inoiz gertatu. Hau dela eta, posta zerrenda aurretik erantzunda zeuden galderei behin eta berriz erantzuten hasi ziren.

Ondoren FAQak argitaratzeko ohitura beste posta zerrendetara zabaldu zen. Astero FAQ bat argitaratzen hasi zen lehen pertsona Jef Poskanzer izan zen, USENET-eko net.graphics/comp.graphics taldera. Gaur egun USENETeko talde batean FAQ batek erantzundako galdera bati buruz galdetzea netiquette falta erakustea deritzo.

Ikus, gainera

Kanpo estekak