Eye in the Sky (euskaraz Begia Zeruan), 2015eko Gavin Hood hegoafrikarrak zuzendutako thriller film bat da. Helen Mirren, Aaron Paul, Alan Rickman, Barkhad Abdi, Jeremy Northam eta Iain Glen aktoreek antzeztu zuten.
Militar erasoak burutzeko dronak erabiltzearen arazo etiko-moralen gaian jorratzen du.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kenia, Nairobi, Katherine Powell (Helen Mirren) Britainiar Inteligentziako ofizialak hirian dagoen talde armatu bat atzemateko operazio baten buru da. Talde armatuko kideak misio suizida batean daudela jabetzen direnean, Katherine eta britainiar militarrek bere hasierako "atzemate" misioaren helburua "hiltzeagatik" ordezkatu beharko dute, beren egitasmoa uste baina arriskutsuagoa bilakatu baita. Steve Watts (Aaron Paul) estatubatuar dron pilotuak talde armatuko kideak dauden babeslekua suntsitzeko agindua jasoko du, baina babeslekua dagoen eremuan bederatzi urteko keniar neskato bat sartuko da, britainiar eta estatubatuarren biktima izatera arriskatuz. Orduan britainiarrek babeslekua dronarekin erasotu eta bertan dauden guztiak hil, neskatoa barne, edo misioa bertan behera uzteko erabaki etikoa hartu beharko dute.
Aktoreak
Kanpo estekak