Evripidis Bakirtzis

Evripidis Bakirtzis
Bizitza
JaiotzaSerres (Grezia)1895eko urtarrilaren 16a
Herrialdea Grezia
HeriotzaFourni1947ko martxoaren 9a (52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
KidetzaGreek People's Liberation Army (en) Itzuli
National and Social Liberation (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduamaior jeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Evripidis Bakirtzis (grezieraz: Ευριπίδης Μπακιρτζής; Serres 1895eko urtarrilaren 16aFourni, 1947ko martxoaren 9a) greziar militar eta politikaria izan zen. "Koronel Gorria" esaten zioten.

Bi aldiz bota zuten armadatik errepublikanoen aldeko estatu-kolpe saiakeretan parte hartzeagatik, eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Alemaniak Bigarren Mundu Gerran Grezia okupatu zuen garaian, Dimitrios Psarrosekin batera, Erresistentzia Nazionala eta Soziala (EKKA) mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko buruzagi militarra izan zen. Ondoren, Nazio Askapenerako Mugimenduarekin (EAM) eta haren adar militarrarekin (Nazio Askapenerako Herri Armada, ELAS) bat egin zuen. Nazio Askapenerako Batzorde Politikoaren (PEEA) burua izan zen. Batzorde hau erresistentziak kontrolatutako greziar lurraldearen gobernua izan zen eta "Mendiko gobernua" deitua izan zen.

1946an Ikariara erbesteratu zuten. 1947an hilda aurkitu zuten, bihotzean tiro bat zuela. Agintariek autopsia egitea galarazi zioten familiari eta suizidioa izan zela esan zuten.

Kanpo estekak

Biografia
Grezia
Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.