Hala ere, bada euskal prentsa definitzeko beste modu sotilago bat, hots soilik hizkuntzari erreparatzen ez dion modu bat. Modu horren arabera, euskal prentsa euskaraz idatzita dagoena ez ezik "Gu gara euskal prentsa" izenez 1976an abiatutako mugimenduari lotuta datorrena da. Mugimendu hori Jakin, Anaitasuna, Zeruko Argia eta Goiz Argi aldizkariek jarri zuten martxan. Mugimendu horren ezaugarri bakarra ez zen euskara izan, baizik Euskal Herriaren izaera nazionala ere bai. Gauzak horrela bereizi beharra dago euskarazko prentsa eta euskal prentsa: euskarazko prentsa euskaraz argitaratutako guztia da, eta euskal prentsa aipatutako mugimendu hartatik eratorritakoa, harekin fidel jarraitzen duena hain justu[1].
Euskal prentsa
kioskoa
Euskaraz argitaratzen den prentsa idatzian hainbat proiektu dabiltza batera. Guztiek Creative Commons lizentziak hautatu izan dituzte. Horra osatu beharreko zerrenda: