Euskal artzain txakur iletsu

Euskal artzain txakurra
Aldaera iletsua
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Euskal Herria

Iletsua da euskal artzain txakurraren aldaeretako bat; Euskal Herriko bertako txakur arraza horren beste aldaera, berriz, Gorbeiakoa da.

1995eko ekainetik du estandarra ezarria Eusko Jaurlaritzak[1]. Arraza izendapen hauek ez dute onarpenik Nazioarteko Federazio Zinologikoaren zerrendetan[2].

Ezaugarriak

Kataluniako ardi txakur bat Sarako kale batean.

Iletsuaren ezaugarri nagusia, duen ilea da. Ile asko du, eta hankak estaltzen dizkio. Ilearen kolorea horixka edota kanela kolorekoa da.

Beste barietatearekin alderatuz gero, ile luzeagoa dute bizkarraldean eta aurreko hanketan. Bularra ere zabalagoa dute, buru handiagoa ere bai eta belarriak beti erorita dauzkate[3].

Arrek batazbeste 53,87 zm. neurtzen dute bizkar-gurutzean. 17-33 kiloko pisua izaten dute normalean.

Izaerari dagokionez, txakur leiala da. Iletsua betidanik erabili izan da artaldeak zaintzeko eta gidatzeko.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


  1. HISTORIA EAT | Euskal Artzain Txakurra. (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. «Perros de pastor y perros boyeros (excepto perros boyeros suizos)» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  3. Txakur arrazak. Nekanet.