Euskal Hiria sutan Xabier Montoiak 2006 urtean argitaraturiko liburua da, Bernardo Atxagak sortu zuen "Euskal Hiria" kontzeptuarekin eta alfabetoari loturiko izenburu labur-laburrez jositako hogeita hamar bat ipuinekin osatuta. "Dardara", "Maitatu", "Xera" bezalako hitz bakarreko izenburuak erabili zituen Atik Zraino eta bukatzeko beste bi istorio labur eta ohar bat gehitu zuen. 2006. urtean argitaratu eta 2007. urteko Euskadi Literatura Saria jaso zuen. Ipuinotan sarkasmoa, kritika ideologikoa eta errealitatearen ikuspuntu gordina dira nagusi.
Kanpo estekak