Vicente eta Ramona andra-gizonen seme-alabetan bosgarrena izan zen Eugenia. Bizitzak gero ondoko herrira eraman zuen, Gernika-Lumora, eta hantxe biziko zen aurrerantzean. Bere ibilbide profesional guztia bertan eman zuen eta luzaroko urteetan Domingo Alegria doktorearen emagina izan zen, Gernikako belaunaldi desberdinetako ume ugariri munduratzen lagunduz. Gogoan zituen berak artatutako erditzeak eta umeok jaiotako ordua bera ere.[2][3][4]
Galdakaoko ospitalean zendu zen 1989 urtean eta Gernika-Lumoko kanposantuan hilobiratu zuten.
Omenaldi eta aitortzak
Bizi zela, berak munduratzen lagundutakoek antolatuta, omenaldi goxoa jaso zuen[4]
2006an, Andrea Aiapek argitaratutako Gernikar emakumeak XX. mendean Ahotsak eta Bizipenak liburuan bere lan ibilbidearen gaineko aipamena ere egiten da, bera bezalako "herriko protagonista ahaztuei omenaldi xume bat" egitea helburu[5]
2010an, Gernika-Lumoko Udal Berdintasun saileko arduradunen ekimenari esker eta Udalbatza guztiaren oniritziz, Eugenia Idoiaga Emaginaren kalea bezala izendatu zen Arana auzoko karrika txiki bat [6][7][8]
↑Aiape Arbe, Andrea. (2006). Gernikar emakumeak XX. mendean Ahotsak eta Bizipenak. in: Gernika-Lumoko Historia Bilduma, VI. Bakearen Museoa eta Gernika-Lumoko Udala, 3 eta 17 or. ISBN84-93322237..