Ethel Charlotte Coghill Penrose (Dublin, 1857 – 1938ko ekainaren 1a) irlandar idazlea izan zen, haurrentzako liburuak idatzi zituena[1].
Bizitza
John Joscelyn Coghill argazkilariaren eta Katherine Frances Plunketen alaba, Ethel Charlotte Coghill Dublinen jaio zen 1857an[2][3][4]. Bi ahizpa eta lau neba zituen[5][6]. 1880ko abenduaren 30ean James Penrose funtzionarioarekin ezkondu zen Skibbereenen. Lismorera joan ziren, Waterford konderrira, eta hainbat urte eman zituzten han. Gutxienez lau seme-alaba izan zituzten, Katharine, Nevill, Judith eta Honor[7][8]. Ethel Penrose 1938ko ekainaren 1ean hil zen[6].
Haurrentzako liburuak idatzi zituen eta hainbat idazlan argitaratu zituen. Clear as the noon day liburua bere lehengusinak, Edith Somervillek, ilustratu zuen.
Lanak
- The Fairy Cobbler's Gold (1890)
- Clear as the noon day (1893)
- Darby and Joan: being the adventures of two children (1894)
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) O'Sullivan, Keith; Whyte, Pádraic. Children's Literature Collections: Approaches to Research. Palgrave Macmillan US (argitaratze data: 2017-05-19), 184-191, 256 or. ISBN 978-1-137-59757-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
- ↑ (Ingelesez) Taylor, Roger; Schaaf, Larry John. (2007). Impressed by Light: British Photographs from Paper Negatives, 1840-1860. Metropolitan Museum of Art, 300- or. ISBN 978-1-58839-225-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
- ↑ (Ingelesez) «Sir John Joscelyn Coghill» Getty (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
- ↑ (Ingelesez) Debrett, John. (1840). The baronetage of England. revised, corrected and continued by G.W. Collen. , 123- or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
- ↑ (Ingelesez) Foster, Joseph. (1881). The baronetage and knightage. Nichols and Sons, 131- or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
- ↑ a b (Ingelesez) «Sir John Joscelyn Coghill, 4th Bt.» The Peerage (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
- ↑ (Ingelesez) The Waterford Archeological & Historical Society Journal. (argitaratze data: 1995) (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
- ↑ (Ingelesez) «Residents of a house 1.5 in West Street (Lismore Urban Lismore Town, Waterford)» The National Archives of Ireland (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
Kanpo estekak