Estitxu Arregi (Bilbo, 1943ko urriaren 5a) abesbatza-zuzendaria eta musika-konposatzaile bizkaitarra da.
Bilboko San Anton abesbatzako kidea izan zen hainbat urtetan eta gero Euskeria abesbatzaren lehen zuzendaria izan zen, abesbatza hori sortu zenean.[1][2][3][4][5]
Orkresta-zuzendari ikasketak egin zituen zituen Bartzelonan 80eko hamarkadan.
Abeslaria[6][7] eta musika konposatzailea ere bada, eta Arregirenak dira, esaterako, Zelaietakua eta Herri zahar maitea abestiak.[8]
Oso gutxi dira abesbatzarako obrak sortu dituzten euskal emakume musika-konposatzaileak. Horien artean sartzen dira Junkal Guerrero, Sara Vara, Idoia Azurmendi, Eva Ugalde eta Estitxu Arregi.[8][9]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak