Esther Gorostiza Garai (Atxondo, Bizkaia, 1953ko ekainaren 14a) pediatra da. 1985etik 2021era jardun zuen pediatra lanean osasun zentroetan,
Biografia
Medikuntza ikasketak egin ondoren Pediatria espezialitatea egin zuen eta Gastroentorologia eta Nutrizio ikasketak sakondu zituen Parisen (Frantzia), eta 1985ean pediatra hasi zen lanean Abadiñon. Matiena eta Zelaietako osasun zentroetan jardun zuen lau urtean, lanaldia partekatuz. Azken 32 urteak Matienan egin zituen bertako umeak artatzen.[1] 2021ean bata erantzi eta etapa berri bati ilusioz ekin zion. Semeekin eta ilobagaz denbora pasatzeko, lagunekin mendian ibiltzeko eta musika entzuteko gogoz.
Lanak
- Escolarización precoz e incidencia de enfermedades infecciosas en niños menores de 3 años. Argitalpena Talde lanean.[2]
- Aspectos nutricionales en el niño alimentado al pecho. Ponentzia aurkeztu zuen Gijonen.[3]
- Saber más para comer mejor. Esther Ruiz Chércoles pediatrarekin batera.[4]
- Helicobacter pylory. Gaur egungo egoera (Situación actual del Helicobacter Pylory). Ponentzia.[5]
- Gaixotasun zeliakoa lehen mailako arretako Pediatriako jardute klinikoan. Ponentzia.[6]
- Proyecto de promoción de la salud Prescribe vida saludable: lugar de encuentro entre la Atención Primaria y la comunidad».[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak