Esther Brandeau (Espiritu Saindua, c. 1718- Kanada, 1739 eta gero) lapurtar emakume judua izan zen. Bordelen itsasoratu zen eta Jacques La Fargue izena hartu zuen, juduak orduko Kanadan ezin baitziren sartu. Urtebete baino ez zuen iraun eta deportatu zuten.