Esperanza Escribano Martínez

Esperanza Escribano Martínez
Bizitza
JaiotzaCalahorra, 1881
HeriotzaAzkoien1936ko abuztuaren 29a (54/55 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
Jardueraketxekoandrea
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala

Esperanza Escribano Martínez (Calahorra, Errioxa, 1881 - Azkoien, Nafarroa Garaia, 1936ko abuztuaren 29a) 55 urteko etxekoandrea, Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) kidea ere izan zen, 5-6 seme-alaba izan zituen. Espainiako 36ko Gerran fusilatu zuten.[1]

Bizitza

Pedro Escorza Sadarekin zegoen ezkonduta eta bost seme-alaba izan zituzten: Gloria, Gerardo, Pedro, Pablo eta Aurora. Baliteke seigarren bat ere izatea, Pepe izenekoa.[2]

Atxilotzea

Esperanza atxilotu egin zuten, seme Gerardo eta Pedro atxilotuta kamioira igoten zituztenei irainka hasi zitzaienean. Izan ere, talentudun emakumea zen eta bazekien zer zetorkien semeei. Atxilotu ostean Calahorrako espetxean egon zen preso. Espetxealdian ilea larru-arras moztu zioten eta errizino-olioa edanarazi ondoren, herriko kaleetan zehar paseatu zuten, beste zenbait emakumerekin batera.

Fusilatzea

1936ko abuztuaren 29an fusilatu zuten Azkoienen, Gabriela Lorente Sáenz calahorratarrarekin batera.[3] 1979ko martxoaren 5ean deshobiratu zuten.

Familiak jasandako errepresioa

Esperanzaren seme Gerardo 1936ko abuztuan fusilatu zuten Ebro ibaiaren ondoan, Logroñotik hurbil. Pedro, hurrengo semea, Eltziegon (Araba) fusilatu zuten, ume baten aita zen, 1979an deshobiratu zuten. Seme Pablo frontean hil zen, Pingarróngo muinoan borrokan.[4]

Erreferentziak

  1. Esperanza Escribano Martínez – La Barranca. (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  2. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  3. «Represión mujeres» www.bermemar.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  4. marsito3. (2023-11-07). «El cerro Pingarrón: una historia de batallas y resistencia durante la Guerra Civil Española» CFN (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).

Kanpo estekak