Espainiako karrika (frantsesez: Rue d'Espagne) Baiona hiriko kalea da, Baiona Handian dagoena.
Espainiako atea eta Louis-Pasteur enparantza artean dago. Vieille-Boucherie, Passemillon, Sabaterie, Lagréou, Luc eta Poissonnerie karrikak zeharkatzen ditu. Hiriko kale nagusienetariko bat da, eta 2007tik aurrera Chronoplusa bakarrik pasa da bertatik, oinezkoentzat jarrita dagoelako.
Lehen Tendes karrika izena zuen[1] eta gaskoieraz Mayou, Mayour, Maieur, Maiour edo Mayor, kale nagusia zelako[2]. Jean Bernard Jauregiberriren jaiolekua ere bada.
Biarritzen izen bereko kale bat ere badago.
Erreferentziak
Kanpo estekak