Esaias Tegner (Kyrllerud, Suedia, 1782ko azaroaren 13a - Östrabo, Växjö, Suedia, 1846ko azaroaren 2a) suedierazko poeta izan zen. Bere garaiko poeta liriko ospetsuena izan zen. Apaiz protestante baten semea zen. Ikasketak Lundeko unibertsitatean egin zituen. Apaiz egin zen, eta Växjöko apezpiku izendatu zuten (1824). Eskandinaviako alegia zaharrak aztertu zituen, eta, bestalde, oso ezagun egin zen hizlari gisa. Poema abertzaleak idatzi zituen, batez ere. Frithiofssage (1825, Frithiofen Saga) izan zen Tegnerren obra nagusia. Beste obra batzuk: Svea (1811), Axel (1822), Hipokondria (1826).
Erreferentziak