Erromantze terminoa (ing. romance-tik, eta hau fr. roman-etik) gaurko literatura teorian erabili ohi da fikziozko kontakizuna adierazteko, normalean prosan, eleberritik ezberdina zeren eta irudimenezko mundu bat aurkezten baitu, non pertsonaiak eta gertaerak miragarriaren eta ohiz kanpokoaren esparruan kokatzen diren.
Ez nahasi izen bereko gaztelaniazko poema motarekin.
Frantsesez eta ingelesez jatorria du literatura frantsesaren bertsozko obra batzuetan, "roman" izenekoak, hala nola Roman de la Rose ("Arrosaren erromantzea") edo Roman de Troie ("Troiako erromantzea), baina gero izen bera eman zitzaien normalean zaldunezko gaia jorratzen zuten prosazko obrei.
Kanpo estekak