«Erretoriko» orriak hona dakar. Diskurtso-figura edo literatura-figurari buruzko artikulua hau da: «Figura erretoriko»
Erretorika hitza grezieratik dator, ρητορική, eta euskaraz "erantzunik gabe" esan nahi du. Latinezars rhetorica izenaz ezagutu zen, "hizlariaren gladera". EuskaltzaindiarenLiteratura Terminoen Hiztegiak[1] honela definitu du erretorika: "antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz, baina bereziki oratoriageneroan. Halaber, trebetasun honen teoria edo jakintza adierazten dute".[2] Horren arabera erretorika pertsuasioaren artea izango da.
Erretorika, aipatu dugunez, Grezian sortu zen. Hasiera batean haren interesa ahozko hizkuntzara bideratu zen. Ondoren, hizkuntza idatzia garrantzia hartzen joan zen ahala, testuak ere aztertu zituen, bereziki Erromako garaietan. Erdi Aroan zehar eta XIX. mendera arte irakaskuntza garrantzi handia izan zuen, bereziki jakintza humanistikoetan. Gaur egun erretorikak indar berritua jaso izan du eta bere eragina oso arlo desberdinetan ikus daiteke: Literaturan, Politikan, Publizitatean; esan daiteke ikus-entzunezko munduan ere erretorika berezi bat lantzen ari dela: irudien bitartez metaforak, sinboloak, pertsonifikazioak erraz adieraz daiteke.