Errenteriako Musika Banda

Errenteriako Musika Banda
Datuak
Motabazkuna eta musika taldea
Errenteriako Musika Banda 2019ko uztailaren 21eko txupinazoan Madalena jaiei hasiera emateko Zentenarioa jotzen.

Errenteriako Musika Banda edo Errenteriako Musika Kultur Elkartea Banda, EMKE banda bezala ezagutua, Errenteriako musika elkarte garrantzitsua da, 1864. urtean sortua.[1]

Haren presentzia nabarmena da Errenteriako Madalena jaietan, besteak beste, jaien hasiera eta amaierako ekitaldietan Zentenarioa kalejira jotzen duenean.

Historia

Errenteriako Musika Banda Euskal Herriko zaharrenetakoa da. 1864. urtean sortua 2014ean ospatu zuen 150 urteurrena “150 Urteurrena 1864-2014:Herri Bat, Banda Bat” lelopean. Musika elkarte honek hainbat izen jaso ditu bere historia luzean zehar. Hasiera batean, “Sociedad Filarmónica” eta gero Udal Musika Banda (1943), horrela 1948. urtean egun duen izena hartu zuen arte: Errenteriako Musika Kultur Elkartea Banda.

Errenteriako Musika Bandaren historian aipamen garrantzitsuak aurki ditzakegu: besteak beste, Zaragozako “Certámen Nacional de Bandas de Música” lehiaketan jasotako 2. saria 1969 urtean.

Azken urteetan ere hainbat ekimenetan parte hartu du Musika Bandak. Donostiako “Musika Hamabostaldian” (1995) (1998) eskainitako emanaldiak, Euskadiko Musika Banden Lehiaketan 1. saria 1995, MUSIKASTE jaialdian 1995 -2018 urteetan zehar eskainitako emanaldiak. Edota Oskorri taldearekin eskainitako kontzertuak “Oskorri Banda Band” ikuskizunean 2008an. Nazioartean ere ezagun dugu Errenteriako Musika Banda: edo Bordeleko Nazioarteko Azoka ospetsuan eskainitako kontzertuak. Musika Bandaren nazioarteko azken agerraldien artean, Lousadan, Oporton Portugalen eskainitako kontzertua aipatu beharra daukagu (2002), eta guztien artean 2010 Parisko “La Cigale” antzoki ospetsuan eskainitako kontzertua Parisko “Anaiki Abesbatza”eta Solange Añorga sopranoarekin batera. Aipatu 2014. urtean ospatutako “150 Urteurrena 1864-2014: Herri Bat, Banda Bat” ekitaldietan kontzertu sinfoniko koral ahaztezinak programatu ziren. Agian aipagarriena, Donostiako Orfeoiarekin batera EMKE Musika Bandak eskainitakoa, J. A Sáinz Alfaroren zuzendaritzapean. Hortaz gain, EMKE Musika Bandak Oskorri taldearekin (2010) “Oskorri Banda Band” emankizunean eta (2014) “Pub Ibiltaria” kontzertu partehartzailean, Pirritx eta Porrotx (2014), Anaiki Abesbatza (2014), Easo Abesbatza (2014) eta (2015) Easo Abesbatzaren 75. Urteurren kontzertuan eta Koldo Mitxelena linguista-idazlearen 100. urteurren kontzertuan, Kukai Dantza Konpainia eta Xenpelar Bertso Eskolaren laguntzaz. 1971 urtetik hona, Andra Mari Abesbatzarekin Santa Zezilia zikloan. Landarbaso Abesbatzarekin 25. Urteurrenean (2016). Era berean, EMKE Musika Bandak elkartasun kontzertuak antolatzen ditu, Siriako errefuxiatuen alde ACNUR gobernuz kanpoko erakundearekin antolaturikoa, edo Trintxerpeko sutean kaltetutakoen alde antolaturikoa Musikene Banda Sinfonikoaren eskutik…

2020an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian kontzertu bat eskaini zuen Golden Apple Quartet ahots laukotearekin batera, “Golden Apple Xey” ikuskizunaren estreinaldian.

Zuzendariak: 1864an Teodoro Gamón, 1882an José Gezala, 1884an Luis Samperio, 1885ean José Egurrola, 1889an Hipolito Gezala, 1916an Jose Maria Iraola, 1938an Francisco Larreta, 1945ean Gabino Zarrantz, 1960an Valentín Manso, 1969an Valentín Ubiria, 1986an Jose Luis Mate, eta 1988z geroztik Carlos Rodriguez da zuzendaria.[2]

Sariak eta errekonozimenduak

2016: Euskal Herriko Unibertsitatea -Donostiako Orfeoia Saria: "Musika Ibilbideari”. Musika-elkartearen ibilbide luzea era ezin hobean saritu zuten.

Festak eta ekimenak

Lehenengo unetik taldeak hiriko eta hiri inguruko ekimen eta festetan parte hartu du. Hauek dira batzuk:

Diskografia

Grabazio askotan parte hartu du Errenteriako Musika Bandak. Bestetik diskografia propio aberatsa du.

Erreferentziak

  1. «ERRENTERIAKO MUSIKA KULTUR ELKARTEA - ASOCIACIÓN DE CULTURA MUSICAL DE RENTERÍA» www.euskadi.eus 2013-09-19 (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  2. (Gaztelaniaz) Errenteriako musika banda. (2000). Musikaste musika astea. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak