- Artikulu hau Nafarroako mendateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erreniega».
Erreniega (gaztelaniaz: El Perdón) Nafarroa Garaiko mendatea da, Lizarra eta Iruñea arteko NA-1110 errepideak igarotzen duena. 679 metroko garaiera dauka.[1] 2005ean A-12 autobideko Erreniagako tunelak ireki arte, Logroño eta Iruñea arteko N-111 errepidea pasatzen zen bertatik, eta oso zirkulazio handia izaten zen (12.000 ibilgailu eguneko).[2]
NA-1110 errepidea
- Astraindik goiti, 2,5 kilometroko luzera du, 159 metroko desnibela, eta 6,36ko batez besteko pendiza.[3] %9koak dira aldaparik gogorrenak.
- Garestik goiti, 4,2 kilometroko luzera, 247 metroko desnibela, eta 5,88ko batez besteko pendiza ditu. Maldarik gogorrenak %10ekoak dira.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak