Erreforma anglikanoaren sorburua Henrike VIII.a Ingalaterrakoak bere ezkontza ezeztatu nahi izatea izan zen. Hasiera batean gatazka politiko bat izan zen, ez teologikoa, baina bietan ondorio handiak ekarriko zituen. Erromatik aldendu ostean, Erregearen Gorentasun Aktaren sinadurarekin, Ingalaterrako erregea bilakatu zen Ingalaterrako Elizaren arduradun gorena, eta eliza nazionala Vatikanotik independentea izango zen.