Kimikan, erreakzio-abiaduraerreaktibo edo produktuen kontzentrazioan denborarekin ematen den aldaketa da. Bere ohiko unitatea da, non mol kantitatea den.
Erreakzioa gertatzeko, molekulen arteko talkak gertatu behar du; gainera, erreakzionatuko duten taldeek elkarrekin topo egin behar dute erreaktiboen eta produktuen arteko trantsiziozko egoera batean, eta talkaren energiak nahikoa handia izan behar du trantsiziozko egoera horretara heltzeko eta, hala, produktuak sortzeko. Hiru baldintza horiek batera betetzen direnean, erreakzioa azkarra da, eta, bestela, motelagoa.
Erreakzio baten abiadura bizkortzeko hainbat modu daude: katalizatzaileak erabiliz, tenperatura aldatuz, erreaktiboen kontzentrazioak aldatuz... Hidrogeno eta oxigenogasak elkarrekin daudenean, giro-tenperaturan, ez da erreakziorik gertatzen, baina platino-hautsa gehitutakoan erreakzioa bortizki gertatzen da, leherketa baten moduan. Platinoaren gainean oxigenoa adsorbatzen da, eta oxigeno diatomikoaren atomoen arteko loturak ahuldu eta errazago erreakzionatzen du hidrogenoarekin, eta ura ematen du. Erreakzioaren bukaeran, platinoa hasieran bezala egongo da, hau da, berreskuratu egingo da[1].
Erreakzio-mekanismoa
Erreakzio bat gertatzeko jarraitutako bideari erreakzioaren mekanismo esaten zaio, eta, zenbait kasutan, katalizatzaileak mekanismo horretan eragiten du[1].
Abiadura erreaktiboak desagertzeko abiadura moduan edo produktuak sortzeko abiadura moduan defini daiteke, hau da,
eta abiadura hori erreaktiboen kontzentrazioarekin lotuta egongo denez, oro har hau da abiadura-ekuazioa:
non abiadura-konstantea den, eta eta abiaduraren erreakzio-ordenak bi erreaktiboekiko.
Erreakzioa gertatzen hasten denean, erreaktiboen kontzentrazioak txikituz doaz pixkanaka, eta produktuenak, aldiz, handituz. Hortaz, produktuen arteko talkak ugarituz doaz, eta idatzita dagoenaren alderantzizko erreakzioa gerta daiteke. Beraz, erreakzioa idatzitako bi noranzkoetan gertatzen da, bakoitzean abiadura batez. Erreakzio zuzenaren abiadura txikituz doa pixkanaka, eta alderantzizkoarena handituz. Bi abiadurak berdindutakoan, itxuraz behintzat ez da erreakziorik gertatzen, eta erreakzioa orekara iritsi dela esaten da[1].