Ernst Stadler (Colmar, Alsazia-Lorrena, Alemaniar Inperioa, gaur egun Frantzia, 1883ko abuztuaren 11 — Zandvoorde, Yprestik hurbil, Belgika, 1914ko urriaren 30a) alemaniar poeta espresionista izan zen.
Bizitza
Lehenbiziko ikasketak Estrasburgon egin zituen. 1906an Oxfordeko Magdalen Collegen ikasi ahal izateko dirulaguntza jaso zuen. Lehenbiziko olerkietan Stefan George eta Charles Péguyren eragina izan zuen, baina 1911tik aurrera beste estilo bat garatu zuen. 1914an argitaratu zuen Der Aufbruch liburua lehen Espresionismoko lanik garrantzitsuenetako bat da. Liburu honetako poemak bizi-pozaren ospakizunak dira, Walt Whitmanenak bezalako lerro luzeak erabiliz idatziak. Stadler Zandvoordeko guduan (Belgika) hil zen, Lehen Mundu Gerraren hasieran.
Erreferentziak