Ernst Reiss (Davos, Suitza, 1920ko otsailaren 24a - Basilea, Suitza, 2010 eko abuztuaren 3a) suitzar alpinista izan zen, eta Fritz Luchsingerrekin batera, munduko laugarren mendirik altuena igo zuen lehena izan zen 1956an.
1956ko maiatzaren 18an, Reiss eta Luchsingerrek 8.516 metroko Lhotse mendia igo zuten, munduko laugarren mendirik altuena. Lhotse Everest mendiarekin lotuta dago hegoaldeko muinoaren (South Col) bidez, Tibeten eta Nepalen mugan.
Reiss 1956ko Everest-Lhotse suitzako espedizioko kide izan zen. Apirilaren amaieran eta maiatzaren hasieran, espedizioak, kanpamendu altu batzuk eraiki zituen. Maiatzaren 18an "Geneva Spur" ko azken goi kanpamendutik, Luchsinger eta Reiss Lhotse mendiaren gailurrera igo ziren. Ernst Schmied eta Jürg Marmet taldekideek arrakasta izan zuten maiatzaren 23an eta egun bat geroago Dölf Reist eta Hansruedi von Gunten bigarren eta hirugarren eskaladak egin zituzten Everest mendian.
Reiss Basilean hil zen, Suitzan, 2010eko abuztuaren 3an, 90 urte zituela.
Liburuak
- Mein Weg als Bergsteiger . Frauenfeld: Huber 1959.