1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]
Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957kouztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958koirailaren 5ean. Ondorioz, geraleku hori behin betiko itxi zen.