Kristo ondorengo lehenengo milurtekoan, egungo Eritreako lurraldea Aksumgo Erresuma boteretsuaren zati zen, Etiopia iparraldearekin batera. Mani profetak zioenez, garai hartako erresuma garrantzitsuenetakoa izan zen, Txinarekin, Erromarekin eta Persiarekin batera. Aksumgo Erresuma Jesu Kristoren jaiotzaren garaitsuan sortu zen. Ge'ez hizkuntza erabiltzen zuten, gaur egun Eritrean hitz egiten den hizkuntzetako bat. V. mendean seguruenik erreinua jada ez zen existitzen baina datu gutxi daude hori baieztatzeko.
Italiar kolonizazioa
Italiako Erresuma berriak 1890. urtean berretsi zuen 1869an hasi zen kolonizazio prozesua. Rubattino ekintzaile eta kolonoaren enpresa batek Assab badia erosi zien sultan batzuei flota komertzial bat sustatzeko. 1882ko martxoaren 10ean italiar gobernuak lur horiek erosi zituen, eta italiar armada Eritreako kosta konkistatzen hasi zen, Massawa hirira iristeraino.
Ingelesak Eritrea utzi zutenetik 1961. urtera EritreaEtiopiar inperiokoa izan zen. Independizatzeko protestak Eritrearen askatasunerako mugimenduarekin batera sortu ziren. Mugimendu honek Etiopiako armadaren aurka borrokatzen zuen. Mugimendu honek Etiopiar Parlamentuan zeuden Eritrear diputatu batzuk haien postua uztea eragin zuen. Etiopiako armadak Eritreako independendisten kontrako ofentsiba bat jarrri zuen martxan SESBaren laguntzaz. Erasoaldi honetan Etiopiar armadak Asmara hiriburua Etiopiar armadaren mende utzi zuen. 50.000 eritrearrek haien etxeak utzi behar izan zituzten Etiopiar armadak Napalma erabiltzen zuelako.
1977anNBEk kalkulatu zuen 20.000 hildako utzi zituela gatazkak eta 500.000 desplazatu. Etiopiarren erasoek SESBaren laguntzaz ez zuten lortu Eritrear milizianoak atzera botatzea.
1983 urtean beste erasoaldi bat egin zuten Etiopiakoek, erasorik gogorrena, hala ere milizianoek haiek uxatzea lortu zuten. 1987 urtean autonomia izateko eskubidea lortu zuten nahiz eta ordurako Eritreako lurralde gehiena Eritrearen askatasunerako mugimenduak hartua eduki. 1991. urtean mugimendu honen liderrak behin-behineko gobernua sortu zuen, Etiopiako erregimenarekin zerikusirik eduki gabe.