Eritema nodularra[1] larruazaleko lesio-mota bereizgarria da. Nodulu mingarriak ditu, hanturazko zeinuak dituztenak (gorritzea eta tenperatura igotzea), eta nagusiki pretibial aldean (tibiaren aurrean) kokatzen dira , beheko gorputz-adarretan, nahiz eta beste kokapen batzuk izan ditzakeen. Lesioak 1 eta 3 aste arteko epean desagertzen dira.