Erica Malunguinho (Recife, Brasil, 1981eko azaroaren 20a) brasildar hezitzailea, artista plastikoa eta politikaria da. 2018an São Pauloko legebiltzarreko lehen diputatu transgeneroa bihurtu zen hauteskundeetara Sozialismoa eta Askatasuna Alderdiarekin aurkeztu ondoren.
Bizitza
Recifen jaio zen 1981eko azaroaren 20an. Estetikan eta Artearen Historian maisua da São Pauloko Unibertsitatetik.
2018an São Pauloko legebiltzarreko diputatu hautatu zuten estatu-hauteskundeetara Sozialismoa eta Askatasuna Alderditik aurkeztuta.