Candomblé Brasilgo macumba gurtzak Bahian hartzen duen izena da. Macumba eta candomblé, izen biak erabili dira nazioartean gauza bera izendatzeko.[2]
Candomblé Afrikatik erakarritako joruba, fon eta bantu esklaboen sinesmen eta tradizioen nahasketa bat da. 1549 eta 1888 artean, nahasketa hau Brasilen garatu eta bertoko erlijioen eta katolizismoaren ezaugarriak gehitu zizkioten.[1]