Eric Clifford Ambler (Londres, 1909ko ekainaren 28a - 1998ko urriaren 22a) ingeles idazle eta gidoigilea izan zen.
Biografia
Aditu askoren iritziz, Amblerrek sortu zuen espioitza eta krimenaren generoa, 1970eko hamarraldian oso estimatua izan zena. 1936 eta 1940 artean, Amblerrek sei eleberri idatzi zituen: The Mask of Dimitrios (1939, Demetrios-en Mozorroa) da ezagunena. Hollywooderako gidoiak ere idatzi zituen. Amblerrek arrisku ikusezinezko mundu beldurgarri baina sinesgarriak sortzen zituen bere eleberrietan. Protagonista nagusiak gizon normalak dira, baina bortizkeria eta azpijoko sare batean harrapatuta gelditzen dira halabeharrez, eta ezin dute ihes egin hortik. 1960ko hamarraldi erditik aurrera, Amblerrek, maiz, latzak ikusitako mertzenario bat jartzen zuen istorioko heroi-kontatzaile. Amblerren beste eleberri batzuk: Judgment on Deltchev (1951, Deltchev-en epaiketa) eta The Care of Time (1981, Denboraren ardura). Haren liburuetan oinarrituriko zenbait film egin dituzte.
Lanak
Gidoiak
Eleberriak
- The Dark Frontier (1936)
- Uncommon Danger (1937)
- Epitaph for a Spy (1938)
- Cause for Alarm (1938)
- The Mask of Dimitrios (1939)
- Journey into Fear (1940)
- Judgment on Deltchev (1952)
- The Schirmer Inheritance (1953)
- The Night-Comers (1956)
- Passage of Arms (1959)
- The Light of Day (1962)
- A Kind of Anger (1964)
- Dirty Story (1967)
- The Intercom Conspiracy (1969)
- The Levanter (1972)
- Doctor Frigo (1974)
- Send No More Roses (1977)
- The Care of Time (1981)
Erreferentziak