Hazkuntza-ingurune hautakorra eta bereizgarria da hau, bakterio Gram positiboen hazkuntza inhibitzen baitu (metileno urdinak funtzio hori betetzen du), eta baita Gram negatibo batzuena ere. EMB-k laktosa ere badu, bakterio koliformeek hartzitzen dutena. Eosinak kolore iluna hartzen du pH azidotzen denean, laktosaren hartziduraren ondorioz. Modu horretan bakterio laktosa-hartzitzaileak eta ez hartzitzaileak bereiz daitezke [1].
Bakterio koliformeek honako itxura hau hartzen dute eosina eta metileno-urdinean hazi ondoren (37 Cº-etan eta 48 ordutan) [2]:
Escherichia eta Citrobacter: erdigunea iluna duten koloniak, berezko distira berde-metalikoa dutenak