Ennigaldi-Nanna

Ennigaldi-Nanna

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, ?
HerrialdeaBabiloniar Inperioa
Heriotza? ( urte)
Familia
AitaNabonides
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakapaiza, clergyman (en) Itzuli eta eduki-editorea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMesopotamiako erlijioa

Ennigaldi-Nanna, Bel-Shalti-Nanna edo soilik Ennigaldi (K.a. VI mendea - K.a. 500 urtea baino lehenago)[1], Neobabiloniar Inperioko printzesa eta apaiz nagusia izan zen Ur hirian. K.a. 530 urtearen inguruan museo arkeologiko bat sortu eta haren arduradun nagusia izan zelako. K.a. 530 urtearen inguruan sortu zuen eta Mesopotamiako historiako objetuak zituen ikusgai. Gaur egun historian izan den lehenengo museoa kontsideratzen da.[2]

Izena

En-nígaldi-Nanna irakurri behar da. Hasierako "En" apaiz nagusiaren entu titulua da eta amaierako "Nanna" apaizak gurtzen zuen Sin ilargi jainkoaren sumertar izena. Akadieraz horrela idazten zen "Ennigaldi-Nanna":

Familia

Neobabiloniar Inperioko Nabonides erregearen alaba zen[1] eta neba bat, Belsasar, eta bi ahizpa izan zituen, Ina-Esagila-risat eta Akkabuʾunma[3]. Amaren izena ez da ezagutzen baina Nitokris izan zitekela aipatu izan da, Biblian oinarrituta.[4]

Nabonidesek ez zuen loturarik aurretik izan ziren Babiloniako erregeekin eta agian horregatik arkeologiarkiko interes handia izan zuen[5]. Indusketa arkeologiko handiak gidatu zituen eta antzinako erregeen inguruko idazki asko utzi zituen. Aurkituriko piezak datatzen hasi zen lehen pertsona gisa aipatzen da sarritan[6]. Ennigaldik zalantzarik gabe aitaren arkeologia eta historiarekiko interesa jaso zuen.[1][7]

Biografia

Apaiz nagusi

XII. mendetik desagerturik zegoen Ur hiriko entu (apaiz nagusia) figura eta K.a. 547. urtean Nabodinesek berrezarri egin zuen. Ennigaldi alaba izendatu zuen goi kargu horretarako[1]. Entuek Sin ilargi-jainkoa gurtzen zuten eta inperioko apaiz nagusi garrantzitsuenak ziren. Entua errege familiakoa soilik izan zitekeen[8]. Diotenez K.a. 554. urtean izandako ilargi-eklipse batek eragin zion erregeari Ur hirian entua sortzearen ideia. Sin jainkosaren sumeriar izena Nanna zen eta ordutik aurrera Ennigaldi-Nanna izenaz ezagutu zen printzesa.[9]

Urko ziguratean bizi zen Ennigaldi-Nanna. Zigurataren alboan, 500 oinetako distantziara[10], hondarretan zegoen giparu izeneko eraikina berriztu zuen Nabodinesek, alabak horrela eskatuta.[8]

Museoaren arduradun

Ennigaldi-Nannaren museoaren hondarrak, Ur hirian.

K.a. 539. urtean Ziro II.a Handiak (Akemenestar Inperioa) Babilonia konkistatu[11] eta Nabonidesek inperioa galdu zuen. Dirudienez Karmaniara erretiratzen eta bakean bizitzen utzi zioten, dena dela urte bereko urriaren 13an hil zen.[5]

Ziroren agintepean Ennigaldik Ur-eko entu izaten jarraitu zuen. K.a. 530 urtean aitak eta ondoren Ennigaldi berak urteetan jasotako objetuak erakusgai jartzeko museo bat sortu zuen, Ennigaldi-Nannaren museoa. Mesopotamiaren historiako 1.500 urtetan zeharreko (K.a. 2.100-K.a. 600) piezak zeuden bilduta[12]. Artefaktuen ikerketa programa bat ezarri zuen eta Ennigaldi berak katalogatu eta etiketatu zituen guztiak. Aurkitu diren etiketa horiek (historialariek ezagutzen dituzten zaharrenak) buztinezko zilindroak dira eta hiru hizkuntzatan deskribatzen dituzte piezak, tartean sumerieraz ere bai[1]. Museoan erakusgai zeuden piezen zerrendak zituzten taulak ere aurkitudira, ezagutzen diren katalogo aharrenak dira hauek.[13]

Ennigaldek, aurrez aipaturiko giparu eraikinean ezarri zituen objetu guztiak[8] eta pieza horien bidez Mesopotamiaren historia azaltzen zuen eta baita haren dinastiaren ondarearen alderdi materiala ere. [14]

Pieza aipagarrienak:

  • Kudurru bat, Kassita mugaren marka (suge bat eta hainbat jainko zizelkatuak ditu).
  • Shulgi erregearen estatua baten zatia.
  • Larsa-ko eraikin baten parte izan zen buztinezko kono bat. [15]

Amaiera

Ez da ezagutzen Ennigaldi-Nannaren heriotzaren datarik[2]. Badirudi Ennigaldiren ondoren ez zela beste enturik izan Urren[16]. Ennigaldi-Nannaren museoa ere K.a. 500 urtea baino lehenago itxi zen.[2]

Garai hartan iritsi zen Ur hiriaren gainbehera. Eufrates ibaiaren ibilbidearen aldaketa batek eta Pertsiar golkoaren atzerapenak lehortea ekarri zuen eskualdera eta hiritarrek alde egin zuten Ur betirako hutsik gelditu zen beraz.[17]

Aurkikuntza

Leonard Woolley arkeologo britainiarrak 1925. urtean Urko tenpluaren konplexuan indusketak egiten ari zela aurkitu zuen Ennigaldi-Nannaren museoa. Era ordenatuan aurkitu zituen objetu piloa, garai ezberdinetakoak, eta horrela ondorioztatu zuen antzinako museo baten hondarrak zirela.[12]

Aintzatespena

Judy Chicagoren The Dinner Party arte instalazioko (1979. urtea) parte den Ondare solairua artelanean 999 emakumeen zerrendan agertzen da, Bel-Shalti-Narrar izenarekin.[18]

Devoniar garaiko brakiopodo bati Spinatrypa ennigaldinannae izena eman zioten haren omenez.[19]

Erreferentziak

  1. a b c d e León, Vicki. (1995). Uppity women of ancient times. Berkeley, CA : Conari Press ISBN 978-1-57324-010-9. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  2. a b c (Ingelesez) Grande, Lance. (2017-03-21). Curators: Behind the Scenes of Natural History Museums. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-19275-8. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  3. Weiershäuser, Frauke; Novotny, Jamie. (2020). The Royal Inscriptions of Amēl-Marduk (561–560 BC), Neriglissar (559–556 BC), and Nabonidus (555–539 BC), Kings of Babylon. Eisenbrauns, 4 or. ISBN 978-1646021079..
  4. «Daniel 5 - Nitocris/Belshazzar» www.dabhand.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  5. a b Beaulieu, Paul-Alain. (1989). Reign of Nabonidus, King of Babylon (556-539 BC). Yale University Press ISBN 978-0-300-04314-3. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  6. (Ingelesez) Silverberg, Robert. (1997-01-01). Great Adventures in Archaeology. U of Nebraska Press ISBN 978-0-8032-9247-5. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  7. Harvey, p. 20 Ennigaldi-Nanna printzesa, Mesopotamia hegoaldeko eskualdeetako antzinako gauzak bildu zituen, munduko lehen museo ezaguna Ur-en tenplu batean gordetzen zuen.
  8. a b c Weadock, Penelope N.. (1975). «The Giparu at Ur» Iraq 37 (2): 101–128.  doi:10.2307/4200011. ISSN 0021-0889. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  9. Cousin, Laura. (2020). «Sweet Girls and Strong Men: Onomastics and Personality Traits in First-Millennium Sources» Die Welt des Orients 50 (2): 339–357. ISSN 0043-2547. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  10. (Ingelesez) Cohen, Richard. (2022-04-19). Making History: The Storytellers Who Shaped the Past. Simon and Schuster ISBN 978-1-9821-9580-9. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  11. «Cyrus the Great - Livius» www.livius.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  12. a b (Ingelesez) Hopkins, Owen. (2021-10-12). The Museum: From its Origins to the 21st Century. Frances Lincoln ISBN 978-0-7112-5457-2. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  13. (Ingelesez) Quinn, Therese. (2020-01-24). about Museums, Culture, and Justice to Explore in Your Classroom. Teachers College Press ISBN 978-0-8077-6343-8. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  14. Britannica, 2. lib. 481
  15. Casey, p. "Museo publikoa" Ka 530. urtera, Ennigaldi-Nanna Nabonido alaba, Babiloniako azken erregea, Ennigaldi-Nanna, Babiloniako azken erregea, sortu zuen hezkuntza museo bat sortu zuen.
  16. (Ingelesez) Orlin, Eric. (2015-11-19). Routledge Encyclopedia of Ancient Mediterranean Religions. Routledge ISBN 978-1-134-62552-9. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  17. (Ingelesez) Romain, William F.. (2019). «Lunar alignments at Ur: Entanglements with the Moon God Nanna» Journal of Skyscape Archaeology 5 (2): 151–176.  doi:10.1558/jsa.39074. ISSN 2055-3498. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  18. (Ingelesez) «Bel-Shalti-Narrar» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  19. Halamski, Adam T.; Baliński, Andrzej; Koppka, Jens. "Middle Devonian brachiopods from northern Maïder (eastern Anti-Atlas, Morocco)". Annales Societatis Geologorum Poloniae. 92 (1), 1–86 or..

Ikus, gainera

Kanpo estekak