Emu Bay badiako ekialdean kokaturik dago aztarnategia. White Point konglomeratutik 8 kilometrotara dagoen Big Gully herrian aurkitu dira fosilak[1]. 50 espezietik gora deskribatu dira, trilobitoak gehienbat[2] baina baita beste artropodo batzuk eta gorputz biguneko hainbat animaliren fosilak ere (poliketoak, belakiak, brakiopodoak, hiolitoak, lobopodioak...)[3].
Hona hemen Emu Bay Shalen aurkituriko hainbat fosilen zerrenda[5]:
Trilobitoak:
Balcoracania
Emucaris
Emuella
Estaingia
Holyoakia
Kangacaris
Megapharanaspis
Redlichia
Gainerako artropodoak:
Anomalocaris
Isoxys
Oestokerkus
Tuzoia
Wisangocaris
Bestelako animaliak:
Chancelloria
Myoscolex
Palaeoscolex
Vetustovermis
Wronascolex
Anomalocarisaren begia
2011 urtean begi konposatu handien zazpi fosil aurkitu ziren, tartean bikain kontserbaturiko Anomalocarisen begia[6]. Trilobiteena baino 30 aldiz ikusmen zorrotzagoa zuela ikusi da. 16.000 lente kontatu zaizkio[6], burruntziak baino ez ditu lente gehiago (28.000). Honek artropodoetatik oso gertu kokatzen du, aurrez ere uste zen bezala. Begi konposatuen garapena hanka artikulatuena baino lehenago gertatu zela ere erakusten du aurkikuntza honek.
↑Pocock, K. J.. (1970). The Emuellidae, a new family of trilobites from the Lower Cambrian of South Australia. Palaeontology. 13:, 522–562 or..
↑Jago, James B.; García-Bellido, Diego C.; Gehling, James G.. (2016). An early Cambrian chelicerate from the Emu Bay Shale, South Australia. Palaeontology. 59 (4):, 549–562 or..
↑ ab(Ingelesez)Thursday, 8 December 2011 Anna SallehABC. (2011-12-08). «Cambrian predator had killer eyes»www.abc.net.au(Noiz kontsultatua: 2019-05-01).