Emilio Carlos Gurutzeta Muro (Donostia, 1941eko azaroaren 4a - Fraga, 1987ko otsailaren 25a) euskal herritar futbol arbitroa izan zen[1]. Futbol Arbitroen Gipuzkoar Batzarraren kidea, 1969/70 denboralditik 1987/88 denboraldira Espainiako futbol ligako lehen mailan izan zen. 1974an nazioartean arbitratzeko aukera eman zioten, bi Olinpiar Jokoetan parte hartuz (1976 eta 1980)
Oso arbitro polemikoa izan zen. Kotxe istripu batean hil ondoren, Espainiako ligaren arbitrorik onena aukeratzeko Gurutzeta Saria egin zuten.
Erreferentziak