Emakumeak geologian artikulu honetan emakumezkoen Geologia zientzian egindako ekarpenen historia lantzen da.
Historia
Emakumezkoek geologia alorrean historia luzea duten arren gizonezkoen itzalean utziak izan dira, sarritan senarraren itzalean. XVIII mendean oraindik ere ez zen geologia izeneko zientziarik sortu eta naturalistak ziren gai hauek lantzen zituzten zientzilariak. Ordura arteko geologari emakumezko aipagarrienak Hildegarda Bingengoa beneditar abadesa, harrien inguruan idatzi zuena, eta Barbara Uthmann, senarraren meategi jarduerak ikuskatu zituena dira, biak ala biak alemaniarrak.
XIX mendean geogogari profesionalak agertu ziren, tartean emakumezkoak ere bai, gehienbat Erresuma Batuan[1].
1977an Association for Women Geoscientists (Emakumezko Geozientzilarien Elkartea) sortu zen San Frantziskon (Estatu Batuak) Emakumeak itzaletik atera eta geologian murgiltzera sustatzeko.
Emakumezko geologari aipagarriak
- Hildegarda Bingengoa (1098-1179), Alemaniako natur historia zientifikoaren sortzailetzat jotzen da.
- Barbara Uthmann (1514-1575)
- Etheldred Benett (1776-1845), fosil bilatzailea, bere garaiko bilduma handiena osatu zuen.
- Mary Anning (1799-1847), Jurasiar Aroko narrasti itsastarren fosilak aurkitu zituen eta paleontologian iraultza ekarri zuen[2].
- Florence Bascom (1862-1945), Estatu Batuetan Geologia titulua lortu zuen lehen emakumezkoa[3].
- Inge Lehmann (1888-1993), sismologoa, kanpo eta barne nukleoaren arteko etenunea aurkitu zuen[4].
- Dorothy Hill (1907-1997), Australiako unibertsitateko lehenengo emakume irakaslea eta Australiako Zientzia Akademiako lehen emakumezko presidentea[5].
- Marie Morisawa (1919-1994), geomorfologaria izan zen. ibaiak, failak, plaken tektonika eta kostaldeko geomorfologia aztertu zituen.
- Marie Tharp (1920-2006), itsas hondoaren lehen mapa zientifikoa sortu zuen eta Erdialdeko Atlantikoko dortsala aurkitu zuen[6].
- Janet Watson (1923-1985), Londresko Geologia Elkarteko lehen emakumezko zuzendaria izan zen.
- Miriam Kastner (1935- ), ozeanografoa eta geokimikaria.
- Margaret Leinen (1946- ), ozeanografoa. Juan de Fuca dortsaleko sedimentazioa eta tximinia hidrotermalak aztertu zituen.
- Jane Francis (1956- ), British Antarctic Survey Elkarteko zuzendaria eta Poloetako Domina jaso duen laugarren emakumea.
- Claudia Alexander (1959-2015), NASA-ko ikerlaria. Galileo misioaren arduraduna izan zen eta Rosetta zundaren NASAko koordinatzailea, besteak beste[7].
- María Páramo (1963- ), Kolonbiako dinosaurioen fosilak aurkitu eta aztertu zituen[8].
Erreferentziak
Kanpo estekak