Ely Ould Mohamed Vall (arabieraz: إعلي ولد محمد فال, I‘lī Wald Muḥammad Fāl; Nuakxot, 1953 – Zouerat, 2017komaiatzaren 5a) mauritaniar politikari eta militarra izan zen. Maaouya Ould Sid'Ahmed Tayaren aliatua izan zen eta boterea lortzen lagundu zion 1984ko estatu-kolpean. 1987an Mauritaniako poliziaren zuzendari izendatu zuten. 2005eko abuztuan Tayak boterea galdu zuen beste estatu kolpe batean eta Junta militarrak Vall estatuburu izendatu zuen. 2006an erreferenduma egin zen konstituzioa berritzeko, eta gobernuen agintaldiaren iraupena mugatu zen. Vallek 2007ko apirilaren 19an eman zion boterea Sidi Ould Cheikh Abdallahi presidente hautatuari. 2009an presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen arrakastarik izan.