Elvin Jones (Pontiac, Michigan, 1927ko irailaren 9a - Englewood, New Jersey, 2004ko maiatzaren 18a) Estatu Batuetako jazz bateria-jotzailea izan zen.
Zenbait taldetan jo ondoren, 1955ean Charlie Mingusen taldean sartu eta New Yorkera jo zuen. Han, free jazz estiloari ekin zion. 1960-1966 urteetan John Coltranerekin batera jo baitzuen, elkarri eragin zioten. Gero, bere taldea sortu zuen, Joe Farrell (saxoa) eta Jimmy Garrison (kontrabaxua) lagun harturik. Jazz modernoak izan duen bateria-jotzailerik ospetsuenetako bat da. Erritmo-sistema luze eta irekiak erabiltzea du ezaugarri, eta nahita baztertzen du perkusioaren ohiko funtzioa: laguntzaile izatea, alegia.
Erreferentziak