Elsa Joubert
Elsa Joubert (Elsabé Antoinette Murray Joubert jaiotza) (Paarl, Lurmuturreko probintzia, 1922ko urriaren 19a - Lurmutur Hiria, 2020ko ekainaren 14a) hegoafrikar idazlea izan zen, afrikaans hizkuntzaz idazten zuena. Stellenbosch eta Lurmutur Hiriko Unibertsitateetan ikasi zuen. Graduatu ondoren nesken ikastetxe batean irakatsi zuen eta Huisgenoot aldizkarian lan egin zuen. Gero, idazteari eta Afrikara bidaiatzeari ekin zion soil-soilik. André Brinkek eta Breyten Breytenbachek sortutako "Sestigers" edo "Beweging van Sestig" taldeko kide izan zen. Die swerfjare van Poppie Nongena (Poppie Nongenaren bidaia luzea) eleberriagatik egin zen ezagun.
Lanak
Bidaia-liburuak
- Water en woestyn (Uganda en Kaïro), Dagbreek Boekhandel, 1957
- Die verste reis (Wes-Europa), 1959
- Suid van die wind (Madagaskar), 1962
- Die staf van Monomotapa (Mosambiek), 1964
- Swerwer in die Herfsland (Oos-Europa), 1968
- Die nuwe Afrikaan (Angola), Tafelberg, 1974
- Gordel van Smarag (Indonesië), Tafelberg, 1997
Eleberriak eta ipuinak
- Ons wag op die kaptein - Ilunabarrean hiltzea, Tafelberg, 1963
- Die Wahlerbrug, Tafelberg, 1969
- Bonga, Tafelberg, 1971
- Die swerfjare van Poppie Nongena, Tafelberg, 1978 - Poppie Nongenaren bidaia luzea (1980)
- Melk (Ipuinak), Tafelberg, 1980
- Die laaste Sondag - Azken igandean, Tafelberg, 1983
- Poppie - die drama (Sandra Kotzérekin), 1984
- Die vier vriende, 1985 - Lau lagunak (1987) (haurrentzako liburua)
- Missionaris, 1988
- Dansmaat (Ipuinak), Tafelberg, 1993
- Die reise van Isobelle, Tafelberg, 1995
- Twee Vroue, Tafelberg, 2002
Autobiografiak
|
|