Jundiaín jaio zen 1924an eta italiarren biloba zen. 1940an, haren gurasoak dibortziatu ziren. Amari etxea mantentzen laguntzeko, Mafaldaren neba, Oliveira Neto, São Pauloko Tupi eta Difusora irratietako esatari bihurtu zen, eta Mafalda jostun lanetan hasi zen. Handik denbora batera, lan bat lortu zuen Emissoras Associadasen bulegoan. Han Alice Waldvoguel alemaniarra ezagutu zuen, zeinak arte eszenikoak eta antzezpena irakatsi zizkion[1].
Mafaldaren ibilbide artistikoaren hasiera kasualitatez gertatu zen. Oliveira Neto Tupi-Tamoiora joan zen, Rio de Janeirora. Arreba konbentzitu zuen irrati-antzerki proba bat egiteko. Onartua izan zen eta Eloísa Mafalda izen artistikoa hartu zuen. Rádio Nacionaleko irratsaioetan hasi zen lanean. Gero TV Paulistara joan zen, eta bertan egon zen, katea TV Globori saldu zioten arte. Globon, paper nabarmenak izan zituen, hala nola, Nenê andrea A Grande Famílian, Maria Machadão Gabrielan, Mariana andrea Paraíson, Gioconda Pontes Pedra sobre Pedran, Manuela Mulheres de Areian eta Pombinha Abelha andrea Roque Santeiron[1][2].
1950ean zineman egin zuen debuta Somos Dois filmean, eta 1965ean antzerkian, Wuthering Heights (O Morro dos Ventos Uivantes)-en egokitzapenean[3].
2018ko maiatzaren 16an hil zen Petrópolis hirian, non bizi zen alabarekin, eta Jundiaín lurperatu zuten[5].
Bizitza pertsonala
1958 eta 1961 artean, Miguel Teixeirarekin ezkonduta zegoen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen, Míriam eta Marcos[1]. Dibortzioaren ostean ez zen berriro ezkondu. Bi biloba eta bi birbiloba izan zituen[5].
Lanak
Telebista
Urteak
Izenburua
Pertsonaia
Oharrak
1965
O Ébrio
Heloísa
1968
A Grande Mentira
Elvira andrea
1969
A Cabana do Pai Tomás
Emily
1970
Pigmalião 70
Ester
A Próxima Atração
Dinorá
1971
Caso Especial
Atal batean: "Nº1"
Bandeira 2
Zulmira
O Cafona
Margarida
1972
Caso Especial, Meu Primeiro Baile
Elza
O Bofe
Gonzaguinha
A Grande Família
Irene Silva (Dona Nenê)
1975
Gabriela
Maria Machadão
O Grito
Socorro
1976
Saramandaia
Maria Aparadeira Moreira
1977
Locomotivas
Joana
O Astro
Consolação andrea
1978
Pecado Rasgado
Zoraide
1980
Água Viva
Irene Fragoso Neves
Plumas e Paetês
Zeni
1981
Brilhante
Edite Pereira
1982
Paraíso
Mariana Gomes andrea
1982-1983
Caso Verdade
Bi ataletan: "O Menino do Olho Azul" eta "O Bloco do Boicote Está na Rua"
1983
Champagne
Adélia
1984
Corpo a Corpo
Guiomar Motta
1985
O Tempo e o Vento
Arminda Terra
Roque Santeiro
Ambrosina Abelha andrea (Pombinha andrea)
1986
Hipertensão
Gioconda
1987
Expresso Brasil
Maria Machadão / Ambrosina Abelha andrea (Pombinha andrea)
1988
Vida Nova
Jandira
1989
O Sexo dos Anjos
Francisquinha Barata
1990
A, E, I, O... Urca
Damásia andrea
Delegacia de Mulheres
Celeste
Araponga
Zuleide
1992
Pedra Sobre Pedra
Gioconda Pontes
1993
Mulheres de Areia
Manuela
1994
A Madona de Cedro
Efigênia
1994-1996
Você Decide
Hitu ataletan: "A última chance", "Veneno Ambiente" eta "Sangue no Araguaia"
1996
A Vida como Ela É...
Atal batean: "O Único Beijo"
Quem É Você?
Kitty
1997
Por Amor
Leonor Batalha
1998
Meu Bem Querer
Delfina andrea
Hilda Furacão
Clotilde
Labirinto
Sarita
1999
Você Decide
Hiru ataletan: "Madame Sussu", "Robin Hood Aposentado" eta "O Terceiro Homem"
2000
Aquarela do Brasil
Margarida
2001
Brava Gente
Inxirida andrea
Bi ataletan: "Arioswaldo e o Casamento de sua Velha Mãe Centenária" eta "O Natal de Arioswaldo"