Elizabeth Roemer (1929-2016) kometa eta asteroideen ikerketan espezializatutako estatubatuar astronomoa izan zen. 1946an Science Talent Search[1] saria irabazi zuen. Fisikan doktorea zen Kaliforniako Unibertsitatean -Bekerley (1955) eta Arizonako Unibertsitateko[2] irakaslea.
Aurkikuntzak
(1930) Lucifer eta (1983) Bok[3] asteroideak aurkitu zituen, 1964 eta 1975.urteetan hurrenez hurren. Horrez gain, kometen argazki-plaka multzo zabala atera zituen 25 urtetan zehar, kometen nukleoaren magnitudea neurtzeko datu sendoak lortzeko asmoz. 1975.urtean, Charles T. Kowalekin batera, Temisto izeneko Jupiterren ilargia aurkitu zuen.
Sariak
(1657) Roemera asteroidea, horrela izendatua izan zen bere omenez.[4][5]
Erreferentziak
- ↑ [1]«SIRIS Artxiboko oharrak (Smithsonian)». 2011ko abenduaren 22an begiratua.
- ↑ «Arizonako Unibertsitateko Lunar and Planetary Laboratory fitxa». Archivado desde el original 2012ko urtarrilaren 19an. 2011ko abenduaren 20an begiratua.
- ↑ Minor Planet Center (UIA) (2011ko urriaren 9an). «Asteroideen aurkitzaileen zerrenda (alfabetikoki)» (ingelesez). 2011ko abenduaren 20an begiratua.
- ↑ Tiffany K. Wayne (2011). American Women of Science Since 1900, 1.liburukia. Greenwoo Publishing group. p.810. ISBN 978-1-59884-158-9.
- ↑ [2]«Elizabeth Roemer inguruko orrialdea». 2012ko otsailaren 27an.
Kanpo estekak
- Lunar and Planetary Laboratory: Elizabeth Roemer