Elixabete Sofia Mecklenburgekoa (1613ko abuztuaren 20 – 1676ko uztailaren 12) Brunswick-Lüneburgeko dukesa, poeta eta musikagilea izan zen.
Biografia
Bere aita Jon Alberto II.a Mecklenburg-Güstrowekoaren gortean hasi zen musika ikasten. Bertan Ingalaterrako musikariz osatutako orkestra on bat zegoen, euren artean William Brade. Kasseleko gortera mugitu zen, musika tradizio handikoa hau ere, Hogeita Hamar Urteko Gerrak bere gortea mehatxatu zuenean, 1628an. 1635an Augusto Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen, kultura handikoa hau ere[1]. Elkarrekin seme bat eta alaba bat izan zituzten.
Elixabetek gorteko orkestra antolatzeko lana hartu zuen, Heinrich Schützekin lan eginez. Berarekin batera hainbat ariatan egin zuen lan. Berak sortutako musika gheiena himno erlijiosoak eta ariak dira. Berea da 1651an argitaratutako Vinetum evangelicum, uste denez Alemanian emakume batek argitaratutako lehen musika lana. Gortean bestelako kultura jarduerak ere bultzatu zituen, maskaradak, antzerkia edo balleta kasu, eta batzuetan hauen gidoi eta musika idazten zituen. Bere bi lan gaurdaino iritsi dira: Friedens Sieg (1642, Brunswick) eta Glückwünschende Freudensdarstellung (Lüneburg, 1652)[1].
Sibila Ursula Branschweig-Lüneburgekoa bere alaba-ordea izan zen[2].
Erreferentziak