Jean Augustin Daiwaille zen bere aita eta berak margotzen ikasteko eskolak eman zizkion. 1883an Barend Cornelis Koekkoek ikuspegien margolariarekin ezkondu zen. Bikoteak bost alaba izan zituen; Adèle eta Marie Louise ere margolariak izan ziren. Kleven, Alemanian, ertilarientzako eskola bat antolatu zuten. Gaur egun, bertan dago B.C. Koekkoek-Haus museoa.[1]
Lanak
Bere ospea batez ere Principes des fleurs et des fruits sei litografien bilduma egiteagatik datorkio. Album horretan frutak eta loreak erakusten dituzten izadi hilak jaso zituen.[2]